|
IP bideoa Bideozaintzaren alorrean %100 digitalak diren konponbideak eskaintzen ditugu (TCP/IP estandarretan oinarritutakoak). IP kamerek bideoaren digitalizazioa, konpresioa eta transmisioa egiten dute. Ondorioz hainbat hobekuntza lortzen da: kalitate eta erresoluzio handia (1600x1200 pixel), grabagailu bakoitzeko kamera asko (50 baino gehiago), orain arte lortu ez den eskalagarritasuna, transmisio ziurrak eta galerarik gabekoak, segundoko milaka irudi grabatzea (MJPEG eta MPEG4), bideoa - audioa - mugimendua - detekzioa - jokatzea – argindarra kable bakar baten bidez egitea, etab. Arkitektura honi esker orain arteko grabagailuen botila-lepoa ekiditen da. Izan ere, grabagailu haiek irudiak digitalizatu, konprimitu, gorde eta eskaini egin behar zituzten sarritan. IP kamerek bideoa lantzeko prozesagailu espezifikoak dituzte. Hori dela-eta, grabagailuak ez ditu lan horiek egin beharko; bere eginkizuna, beraz, hartutako irudiak gordetzea izango da. Irudiak ikusteko kameratik hartzen dira zuzenean, horrela nahi beste pertsonek ikus ditzakete (MPEG4 Multicast) Kudeaketa sistema aurreratuak, alerta, bideo adimenduna (OCR, pertsona zenbatzailea, jokabidea aztertzea, babestutako guneak, etab.) Sistema hauek aukera ematen dute kamera analogikoak erabiltzeko. Irudien kalitatea, neurri handi batean bederen, kable-sistemaren eta kameraren kalitatearen araberakoa izango da. Kamera-egile onenekin eta kudeaketa zein grabazio konponbide onenak eskaintzen dituztenekin egiten dugu lan, kasuan-kasuan dauden premiei erantzuteko. |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |